Eskualdeko industria enpresei zuzenduriko zuzenbideko informazio jardunaldiak, hastear

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Berritzen 2024ko mar. 12a, 08:36
(Irudia: Pixabay)

Ikasiz programaren barruan hainbat informazio saio antolatu ditu Iraurgi Berritzenek 2024rako. Lehendabizikoa, 2/2023 legeak eskatzen duen informazioaren barne sistemari buruzkoa, ostegunean egingo dute, online.

Iraurgi Berritzenen Enpresa Gunearen proposamenetan oinarrituta, 2024ko Ikasiz programaren barruan eskualdeko industria enpresei zuzenduta hainbat informazio jardunaldi antolatu ditu garapen agentziak datozen hilabeteetarako, Gipuzkoako Foru Aldundiak babestuta, zuzenbideko gaiak jorratzeko.

Lehen jardunaldia, Informatzailea babesteko 2/2023 legeak eskatzen duen informazioaren barne sistema izenekoa, etzi, osteguna, egingo dute; online egingo dute saioa, eta LKS Next Legal aholkularitzako adituek gidatuko dute.

Ostegun honetako jardunaldian edota urrira bitartean izango diren beste bost jardunaldietan parte hartzeko interesa duten enpresek inprimaki hau bete beharko dute. Hau da Ikasiz programaren barruan zuzenbideko gaiak lantzeko antolatu diren jardunaldien egutegia eta informazioa: