Iraurgi Lantzenek enpresa teknikaria behar du

Erabiltzailearen aurpegia

Iraurgi Lantzen S.A. sozietate publikoak bi urterako enpresa teknikaria behar du. Oposizioak egingo dituzte langilea aukeratzeko.

Iraurgi Lantzen S.A. sozietate publikoak enpresako teknikariaren lanpostua bi urterako betetzea onartu du, oposizio libreko sistemaren bidez. Lehiaketa horretara aurkezteko, ezinbestekoa da Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza gradua, Enpresa Zientzia gradua edo antzeko unibertsitateko titulazioren bat izatea edo eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea. Horrez gain, beharrezkoa da euskarako hirugarren hizkuntza eskakizuna –EGA– edo baliokidea izatea.

Eskabideak behar bezala beteta, Iraurgi Lantzen S.A. sozietate publikoaren erregistroan aurkeztu beharko dira; hau da, Azkoitiko Intsausti jauregian (Julio Urkixo etorbidea, 25) edo info@iraurgiberritzen.eus helbidean. Iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako egunaren biharamunetik hasi eta hamabost egun naturaleko epea izango da eskabideak aurkezteko. 09:00etatik 14:00etara aurkeztu beharko da dokumentazioa.

Hona hemen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako deialdia eta eskaera orria.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide