Hainbat ikastaro izango dira datozen asteetan eskualdean

Erabiltzailearen aurpegia da hau Iraurgi Berritzen | Ekonomia
2019ko mai. 31a, 12:24

Iraurgi Berritzeneko Enplegu eta Prestakuntza arloa Ikaslan proiektua ari da garatzen eskualdean, Urola bailarako eragileekin elkarlanean. Proiektuaren xedea da enpresekin eta eragileekin ikastaro beharrak identifikatzea; hau da, lanean ari diren edo langabe dauden profil desberdinetako herritarrei egokitutako ikastaro eta prestakuntza saio berriak eskaintzea, modu bateratuan. Elkarlanari esker, eskualdean ikastaro interesgarriak garatzeko aukera sortu da eskualdean, hala nola industriari, arretari nahiz zerbitzuei lotutakoak.

Honako lotura honetan eskura daiteke eskualdean martxan diren ikastaroen gaineko informazioa.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu