Mikel Zabalzak eta Iker Madozek irekiko dute Udazkeneko Mendi Astea hilaren 12an

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2023ko abe. 5a, 14:43

Abenduaren 12an izango da emanaldia, 19:00etan hasita, Basazabal Jauregian

Udazkeneko Mendi Asteko lehen emanaldia maila oso altuko bi alpinisten eskutik izango da: Mikel Zabalza eta Iker Madoz. Aurten Nepalen izan dira, Phurbi Chyachu (6.637 m) mendiari historiako bigarren igoera egiten saiatzen. Pasa den urtean Jannun (7.468 m) ibili ziren, Joxe Takolo bekak lagunduta, gainera. Kontuak kontu, badutela zer kontatu! 

Hitzordua, abenduaren 12an, 19:00etan Basazabal jauregian. Ez galdu!