56 mendizale, Zaraiako mendilerrora egindako irteeran

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2023ko aza. 20a, 16:26

Urtezaharreko irteeraren faltan, helduen urteko azkenengo txangoa izan da joan den larunbatekoa Lagun Onak MBren egutegian.

56 mendizale animatu ziren pasa den larunbatean egin genuen mendi irteeran parte hartzera. Zaraiako mendiak genituen jomuga oraingo honetan eta, Arrasatetik abiatuta, Kurutzebarri igo, Degurixatik igaro eta Araotzen amaitu genuen txangoa. Eguraldi ezin hobea izan genuen egun osoan zehar eta, beraz, irteera martxa ederrean burutu genuen. 

Honekin, eta Urtezahar eguneko ibilaldi klasikoaren faltan, amaitutzat ematen ditugu 2023. honetako helduen mendi irteerak. Eskerrik asko batera edo bestera animatu zareten guztioi!  

Argazki galeria: labur.eus/kurutzebarri23