Urriaren 29an, Bizkaiko kostaldera

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2023ko urr. 11a, 08:45
Ea herria, goitik ikusita. (Euskal Herria entziklopedia enblematikoa)

Haur, gaztetxo eta helduei zuzendutako egun osoko irteera prestatu du Lagun Onak MBk hileko azken iganderako, Eara eta Elantxobera.

Urriaren 29an Bizkaiko kostaldera itzuliko gara, haur, gaztetxo eta helduei zuzendutako egun osoko irteerarekin. Ea eta Elantxobe artean egingo dugun ibilbideak dozena bat kilometro ditu, eta paisaia ederrez gozatzeko aukera ematen du.

Hileko azken igandean, 09:00etan irtengo da autobusa anbulatorio aurretik. Ordaina autobusean bertan egingo da: bazkideek 5 euro eta bazkide ez direnek, 10 euro.

Izen ematea irekita duzue gure webgunean; urriaren 26an, osteguna, itxiko dugu. Animatu!