30 mendizale inguruk hartu dute parte Hernioko irteeran

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2023ko ira. 21a, 18:24

Batzuk oinez joan ziren zuzenean Azpeititik, eta besteek Bidania-Goizatik ekin zioten bideari.

Pasa den igandean Hernion izan ziren 30 bat lagun, Lagun Onak mendi bazkunak antolatuta urtero egin ohi duten ibilaldian. Batzuk, Azpeititik abiatu ziren oinez; eta besteek, Bidania-Goiaztik. Arratsalde partean egin zuen zaparradatxoa kenduta, eguraldia lagun izan zuten egun guztian, eta Zelatungo giro ederraz gozatzeko aukera izan zuten. Horren ostean, Errezilera jaitsi eta autobusez egin zuten etxera buelta. Esteka honetan duzue ikusgai igandeko argazki galeria.