Hamabost laguneko taldea Auñamendira igo zen larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2023ko mar. 23a, 11:12
Azpeititik joandako mendizaleak, Auñamendin. (Lagun Onak MB)

Eguraldiak utzitako abaguneak aprobetxatuta, gustura ibili ziren mendizaleak Lagun Onak MBk antolatutako irteeran.

Hamabost mendizaleko taldetxoa animatu zen joan den asteburuan Pirinioetara egin genuen irteeran parte hartzera. Larunbatean Auñamenditik joan-etorria egin genuen, eta igandean Orhira hurbiltzeko asmoarekin ginen, baina eguraldi txarra zela eta, Irunberriko Arroilan ibilalditxoa egin genuen azkenean.

Oro har, asteburu polita, eta giro ezin hobea parte hartzaileen artean. Hurrengora arte!

Argazki galeria: labur.eus/aunamendi23