Herriko 52 mendizalek parte hartu zuten igandean Zestoan egin zen Eskolarteko Martxan

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2023ko mar. 14a, 10:51
Hainbat lagun igandeko txangoan. (Lagun Onak MB)

Parte hartzaileek Zestoako Agiro mendi klubak prestatutako ibilbide ederraz gozatu ahal izan zuten igandean.

Joan zen igandean Zestoan egin zen Eskolarteko XXXIV. Mendi Lehiaketako Ibilaldi Neurtua, eta Azpeititik 52 mendizaleko taldetxoa joan zen txangora, horietatik 32 umeak. Eguraldia lagun, Agiro mendi klubak Akoa auzoaren eta Ertxina mendiaren bueltan prestatu zuen ibilbide ederraz gozatzeko aukera izan zuten parte hartzaileek. Izan ere, ia denetarik zuen bideak: basoak, ikuspegi ederrak, kobazuloak…

Honako lotura honetan ikus daitezke ibilaldi neurtuko irudiak.