148 lagun eta giro paregabea, Azpeitia-3EM ekimeneko bigarren etapan

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2023ko ots. 13a, 11:52

Larunbatean giro ederrean osatu zituzten Andoain eta Goizueta arteko 20 kilometroak. Azpeitia-Hiru Erregeen Mahaia egitasmoko bigarren etapa izan zen zapatukoa, eta martxoaren 11n egingo dute hirugarrengoa. 

Itzela larunbatekoa! 148 mendizale elkartu ginen Azpeitia3EM ekimeneko bigarren etapa, Andoain eta Goizueta artekoa, egiteko. Goizeko izotza eta hotza gaindituta, eguzkia eta zeru urdina izan genituen lagun egun osoan zehar. Giro ederrean, 15:15ak alderako iritsi ginen Goizuetara. Hurrengo hitzordua martxoaren 11n izango dugu. Ordura arte! 
 
Argazki galeria osoa, hemen ikusgai.