26 mendizalek hartu zuten parte 2022ko azken irteeran

Pasa den asteburuko larunbatean egin genuen ibilaldia, abenduaren 31n

26 mendizale animatu ziren pasa den asteburuan 2022ko azken mendi irteeran parte hartzera. Ibilbidea, gure egutegiko klasiko horietakoa: Otzaurte gainetik Arantzazura, Aizkorri gainetik pasata. Bidean Urbian geldiune luzea egiteko tartea ere izan genuen, eta eguraldi polita izan genuen lagun, hori bai, oso oso haizetsua! 

Argazki galeria: labur.eus/aizkorri22