Salgai daude Pipi Cardellen emanaldirako sarrerak

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2022ko aza. 23a, 10:09
Pipi Cardell.

Abenduaren 15ean izango da eskalatzaile eta mendizale granadarraren emanaldia, abenduko Mendi Astearen barruko hirugarren hitzordua izango da. Sarrerak Kulturaz kooperatibaren webgunean eskura daitezke.

Pipi Cardell eskalatzaile eta mendizalea Azpeitian izango da abenduaren 15ean, ostegunez. Abenduko Mendi Asteko hirugarren saioa eskainiko du hark, eta sarrerak eskuragai daude dagoeneko Kulturazen webgunean, hamar euroren trukean. Cardell Azpeitian izan zen pasa den urtean, laguntzaile lanetan, baina oraingoan bera izango da protagonista nagusia.

Eskalatzailea, mendizalea, eskiatzailea, alpinista… Mendiarekin lotutako ia diziplina guztiak ukitu ditu hark, eta denetan bikain aritu da. Granadarrak Sierra Nevadan eman zituen lehen pausoak, baina aspaldi egin zuen mundura jauzi (Chapayev edo Gasherbrum IIn egindako lanak dira horren adibide), eta egun Espainiako Estatuko alpinista errespetatuenetarikoa da.

Mendi Astearen barruan hiru solasaldi izango dira abenduaren 13a eta 15a artean. Hain zuzen ere, Silvia Trigueros, Silvia Vidal eta Pipi Cardell izango dira protagonistak.