22 mendizaleko taldeak bi egunetako zeharkaldia egin du Pirinioetan

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2022ko aza. 5a, 09:16

Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatuta, urriaren 22an eta 23an egin zuten mendizaleek irteera, eguraldi makurrarekin baina giro ederrean.

Urriaren 22 eta 23ko asteburuan Pirinioetan izan ginen, bi egunetako zeharkaldia egiten. Eguraldi 'ederra' lagun (ikusi argazkiak), lehenengo egunean Baños de Panticosatik Respomusoko aterperako bidea egin genuen, tartean Tebarray (2.916 metro) mendia igota. Bigarrengo egunean, aterpetxea utzi eta Pont d’Espagnerako ibilbidea osatu genuen, Gran Fatxako lepotik pasatuta. Lehenengo eguneko eguraldia 'ederra' bazen, igandekoa 'zoragarria' bezala defini dezakegu. 

Kontuak kontu, talde indartsua eta mendizaleen artean giro ezin hobea (komatxorik gabe) izan genuen bi egunetan, eta hori dela eta, asteburuaren balorazio oso positiboa egiten dugu mendi elkarteko kideok. Argazki galeria osoa labur.eus/pirinioak2022 estekan duzue ikusgai. Hurrengora arte!