29 lagunek parte hartu dute Erga mendira egindako irteeran

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2022ko eka. 24a, 08:04

Eguraldia lagun, gaztetxoek eta helduek mendi irteera egin zuten larunbat goizean, eta Irurtzungo igerilekuan izan ziren arratsaldean. 

Joan den asteko larunbatean, 29 mendizale gaztetxok eta helduk parte hartu zuten Erga mendira eta Trinitate baselizara egindako mendi irteeran. Eguraldi bikaina lagun, goizean lau ordu eta erdi inguruko ibilbidea osatu zuten, eta ondoren, Irurtzungo igerilekuetan bazkaldu eta atseden hartu zuten. Egun benetan borobila! 

Esteka honetan ikus daiteke argazki galeria osoa: labur.eus/erga2022