Ekainaren 4an izango da Azpeitia-Iruñea egitasmoaren laugarren etapa

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2022ko mai. 24a, 14:50
Oteitzako eliza. Nafarroako udalerri horretan bukatuko da Azpeitia-Iruñea egitasmoaren laugarren etapa. (Oteitzako Udala)

25 kilometroko ibilbide atsegina osatuko dute mendizaleek, Aldatz eta Oteitza artean. Parte hartu nahi dutenek Lagun Onak MBren webgunean eman behar dute izena.

Ekaina iristearekin batera, datorren hilaren 4an, helduko diogu berriro ere Azpeitia-Iruñea egitasmoari. Laugarren etapa dugu oraingoa, Imotz bailara ezagutzeko balioko diguna. 25 kilometroko ibilbide atsegina osatuko dute mendizaleek, Aldatz eta Oteitza artean.

Kontuan hartzekoa da ibili beharreko distantzia, baina bestela, irteera atsegina dela esan dezakegu. Zonalde horretako hainbat udalerritatik igaroko gara, Iruñerrian barneratuz: Beramendi, Etxaleku, Oskotz, Muskitz, Osakar, Osinaga, Aristegi... Paraje eder zein askorentzat ezezagunak, denak ere.

Animatu, eman izena gure webgunean eta etorri gurekin! Egun osoko ibilaldia izango da ekainaren 4koa eta helduei zuzenduta dago. 08:00etan irtengo da autobusa anbulatorio aurretik, eta autobusean bertan ordaindu beharko da irteera: hamar euro Lagun Onak MBren bazkide direnek, eta hamabost euro, bazkide ez direnek.