Salgai daude 75 Urte Eguneko bazkarirako sarrerak

Lagun Onak Mendi Bazkunaren tabernan eta Elikagunean eskura daitezke horiek. Helduen sarrera 25 euro eta haurrena hamar euro ordaindu beharko da.

Salgai dira apirilaren 30ean egingo den 75 Urte Eguneko bazkarirako sarrerak. Lagun Onak Mendi Bazkunaren tabernan eta Elikagunean eskura daitezke horiek, eta helduena 25 euro eta haurrena hamar euro ordaindu beharko da.

Helduen menua honako hau izango da: basatxerri tabla eta ahate patea; garaiko entsalada; krepa; txerri masailak; eta tarta eta gozo degustazioa. Umeek makarroiak eta haragi-bolak izango dituzte bazkaritarako.

Aurki emango du Lagun Onakek egun guztiko egitarauen berri.