Apirilaren 30ean ospatuko da elkartearen 75 Urte eguna

Apirilaren 30ean, zapatua, izango da 75 Urte eguna. Besteak beste, mendi irteera, bazkaria, animazioa, umeentzako jolasak eta abar izango dira. Aurrerago emango du Lagun Onakek egun horretako xehetasunen berri.

Udazkenean ezin izan zuen Lagun Onak Mendi Bazkunak 75 Urte eguna ospatu. Dena den, posible izan bezain laster egun horren antolaketari helduko ziola esan zuen taldeak, eta dagoeneko hasi da horretan.

Apirilaren 30ean, zapatua, izango da 75 Urte eguna. Besteak beste, mendi irteera, bazkaria, animazioa, umeentzako jolasak eta abar izango dira.

Lagun Onakek aurrerago emango du programaren xehetasunen berri. Bitartean, gorde eguna zuen agendetan!