Otsailaren 13rako Udalaitzera irteera antolatu du Lagun Onakek

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2022ko ots. 5a, 12:15
Udalaitzeko tontorra.

Gaztetxoek zein helduek egiteko moduko irteera atsegina antolatu du bazkunak, eta dagoeneko eman daiteke txangorako izena.

Otsailaren 13an, igandez, gaztetxoek nahiz helduek goiz irteera egiteko aukera izango dute. Izan ere, Lagun Onak Mendi Bazkunak Gipuzkoako mendi ikonikoetariko batera txangoa egingo du: Udalaitzera.

Zazpi kilometroko aldapadun ibilbide labur bezain ederra egingo dute parte-hartzaileek, eta eguraldia lagun baldin bada, paisaiaz eta ikuspegiez gozatu ahal izango dute. Hain zuzen ere, 700 metroko maldadun bidea egingo dute Udala eta Udalaitz artean.

09:00etan aterako da autobusa anbulatorioaren aurretik, eta dagoeneko eman daiteke txangorako izena Lagun Onak Mendi Bazkunaren webgunean; osteguna izango da izena emateko azken eguna. Bazkideek bost euro ordaindu beharko dute, eta gainerako herritarrek, zortzi euro.