Irukurutzeta eta Karakatera ibilaldia izango da hilaren 23an

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2022ko urt. 14a, 08:21
Irukurutzeta.

Gaztetxo zein helduentzako ibilaldia izango da. Hamalau kilometro ditu ibilbideak, eta 500 metroko malda. Hilaren 20a izango da txangorako izena emateko azken eguna.

Urtarrilaren 23an, gaztetxoak zein ez hain gaztetxoak izango dira protagonista. Etxetik gertu egingo dugu ibilaldia: Azkaratetik abiatu, Irukurutzeta eta Karakate gainetatik pasatu eta Elgoibarrera jaitsiz amaituko dugu txangoa. Azkaratera 09:00etan aterako gara, anbulatorioaren aurretik.

Bide eta luzera atseginak dituen ibilbidea da; hamalau kilometro ditu eta 500 metroko malda. Paisaia politetan barrena, edonork egiteko moduko bidea da. Lagun Onak Mendi Bazkunaren webgunean eman daiteke ibilaldirako izena, hilaren 20a bitartean, eta taldeko bazkideek bost euro eta gainerakoek zortzi euro ordaindu beharko dute.