Joxe Luis Eizagirreren bizipenak ezagutzeko aukera izango da ostegunean Mendiko Ahotsak saioan

Mendiko Ahotsak egitasmoaren barruan bi emanaldi izango dira aste honetan. Aurrenekoa bihar, eta ostegunean bigarrena.  Joxe Luis Eizagirre azkoitiarraren bizipenak ezagutzeko aukera izango da ostegunean Soreasu antzokian, 19:00etan. 

Mendiko Ahotsak egitasmoaren datorren asteko bigarren hitzordua ostegunean, hilak 16, izango da. Joxe Luis Eizagirre azkoitiarra da gonbidatua, hau ere mendizale eta bidaiari sutsua. Soreasu antzokian izango da emanaldia, eta Perun 2007 urtean egindako espedizioa partekatuko du gurekin. Animatu eta azaldu!