Ainhoa Lendinez izango da Mendiko Ahotsak egitasmoko abenduko protagonista

Asteartean izango da Mendiko Ahotsak egitasmoaren abenduko emanaldia Basazabal jauregian, 19:00etan hasita. Lendinezek Karakatetik Himalayara eraman zuen esperientzia ekarriko du Azpeitira. 

Bihar Adam Ondra izango dugu Azpeitian, baina Mendiko Ahotsak egitasmoa ez da geratzen, eta datorren astean hitzordu bikoitza izango dugula aurreratzen dizuegu. Hasteko, asteartean, Ainhoa Lendinez izango dugu gurean. Kazetaria, euskal filologoa, dantzaria… eta mendizale sutsua. Menditerapia, Karakatetik Himalayara eraman zuen esperientzia ekarriko du gurera. Emanaldia Basazabalen izango da, animatu eta azaldu!