Abenduaren 17an urteko batzarra egingo du Lagun Onak Mendi Bazkunak

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2021ko abe. 6a, 13:07
Iazko batzarreko irudia.

19:00etarako jarri dute hitzordua, Azoka Plazako goiko solairuko aretoan. Hainbat gai jorratuko dituzte bilkuran.

Lagun Onak Mendi Bazkunak abenduaren 17an, ostiralez, egingo du urteko batzar nagusia. Hainbat gai izango dituzte hizpide, hala nola 2021eko ekintzen balorazioa, 2021eko balantze ekonomikoa, 2022ko ekintzak, 2022ko aurrekontua nahiz Xoxoteko aterpea. Ondoren, galdera-erreguen txanda zabalduko dute, bertaratzen diren eta hala nahi duten herritarrek hitza har dezaten.

19:00etarako jarri dute hitzordua, Azoka Plazako goiko solairuko aretoan. Aurten, batzarra bukatzean egin ohi duten afaririk ez dela izango jakinarazi du Lagun Onakek.