Adam Ondra eskalatzailea Azpeitian izango da abenduaren 10ean

Adam Ondra.

Abenduaren 10ean eskainiko du solasaldia Soreasu antzokian, 22:00etan hasita. Sarrerak gaur 18:00etatik aurrera izango dira salgai Kulturaz kooperatibaren webgunean.

Abenduaren 10ean erraldoi batek bisitatuko du Azpeitia, #MendikoAhotsak emanaldi zikloaren barruan: Adam Ondra eskaladaren legenda biziak. Kirolari bezala ez du parekorik: txekiarra 9b+ eta 9c zailtasun mailako bideak eskalatu dituen lehenengoa da, 9a zailtasuneko ia 200 bide eskalatu ditu, dozenaka domina eskuratu munduko txapelketetan...

22:00etan eskainiko du solasaldia Soreasu antzokian, eta Patxi Usobiaga eskalatzaile eibartarrak gidatuko du saioa. Sarrerak gaur arratsaldean jarriko dira salgai, Kulturaz.eus webgunean.

Ez galdu aukera!