40 lagunek parte hartu dute Aralarko zeharkaldian

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2021ko aza. 22a, 09:31

Azaroaren 13an egin genuen ibilaldia, giro kaxkarrarekin. Hala eta guztiz, 40 lagun inguruk parte hartu zuten ekintzan.

Azaroaren 13an, zapatua, 40 lagun inguru animatu ginen eguraldi txarrari aurre egin eta Aralarko zeharkaldian parte hartzera. Behe-lainoan sartuta eman genuen ibilaldiaren zatirik handiena, eta euria ere izan genuen egunaren bigarren zatian, baina hala ere, giro ederrean bota genuen jardunaldia. Amezketatik hasi, Arritzagako bailara igo, Ganboa gaina zapaldu eta, ondoren, Uarrain, Malkorri eta Gañetako gailurretatik pasa ginen, hortik Jentilarrira jaisteko. Ondoren, Lareoko putzua bisitatu genuen eta, azkenik, Lizarrustin amaitu genuen ibilaldia. Hurrengora arte!

Argazki galeria gure Flickr-ean duzue, osorik.