Gaztetxoentzat Pagoetara irteera, azaroaren 14an

Goizeko ibilaldia izango da, eta parte-hartzaileen hamar kilometroko ibilbide zirkularra egiteko aukera izango dute. Lagun Onak Mendi Bazkunaren webgunean eman daiteke txangorako izena.

Hilaren 14an, igandez, gaztetxoentzat ibilaldia izango da. Hain zuzen, Pagoeta natur parkean barrena, ibilbide atsegin bezain ederra egiteko aukera izango da. 500 metroko maldadun hamar kilometroko ibilbide zirkularra egin ahal izango dute parte hartzaileek egun horretan. Goiz ibilaldia izango da; autobusa 09:00etan aterako da anbulatorioaren aurretik.

Dagoeneko eman daiteke txangorako izena Lagun Onak Mendi Bazkunaren webgunean. Taldeko bazkideek hiru euro ordaindu beharko dute, eta bazkide ez direnek, berriz, bost euro.