Azaroaren 20an eta 21ean GPSa erabiltzen ikasteko saioak izango dira

Garmin Basecamp programa ordenagailuan jartzen eta gailu hori erabiltzen ikasiko dute parte-hartzaileek. Saio teorikoa eta praktikoa izango dira, eta dagoeneko eman daiteke izena.

Azaroaren 20an eta 21ean GPSaren erabilerari buruzko hastapen ikastaroa eskainiko du Lagun Onak Mendi Bazkunak elkartearen lokalean. Bertan, Garmin Basecamp programa ordenagailuan jartzen eta gailu hori erabiltzen ikasiko dute parte-hartzaileek: programa martxan jarri, ibilbideak sortu eta egokitu, GPS gailua konektatu eta bertara edukia bidali edo handik jaso... Saio praktikoan, mendira aterako gara GPSarekin, eta ondoren, egindako jarduera ordenagailura pasatuko, aztertuko eta kudeatuko dugu.

Bi saioko ikastaroa izango da, beraz: larunbatean, goizez eta arratsaldez (9:00-13:00 eta 15:00-19:00); eta igandean, goizez (9:00-14:00). Hamar laguneko parte-hartzaile kopuru muga jarri da, eta dagoeneko zabalik da izena emateko epea. Elkarteko bazkideek 30 euro ordaindu beharko dute, eta bazkide ez direnek 40 euro. GPS gailurik edo ordenagailu eramangarririk izanez gero, ikastarora ekartzea gomendatzen eta eskatzen dizuegu.