#75tontor eta #GazteErronka: iraileko saridunak

Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatzen dituen bi mendi erronkek parte hartze handiarekin jarraitzen dute aurrera.

Atzerapen pixkatekin, baina zozkatu ditugu iraileko #75tontor eta #GazteErronka-ko sariak. Jon Bikendi, Iñaki Odriozola, Jesus Mari Arratibel, Maite Maiz, Roman Laskurain eta Josune Ugarte izan dira #75tontor erronkan saridunak; eta Eritz Bidezabal, Julen Azkune, Ekaitz Manzisidor, Julen Artetxe, Nora Plaza eta Laiene Ezama, berriiz, #GazteErronkakoak. Zorionak irabazleei!

Urtearen azken laurdenean sartu gara, eta mendizaleek tinko jarraitzen dute, Euskal Herriko zazpi herrialdeak astintzen. Bejondeizuela! Argazki galeriak honako esteka hauetan dituzue: