Faltan botako zaitugu Kanpox!

Lagun Onak Mendi Bazkunak eskerrak eman nahi dizkio zendu berri den Esteban Campos Odriozolari, bizitza guztian zehar elkartearen alde egindako guztiagatik.

Lagun Onak Mendi Bazkunaren ibilbidean oso garrantzitsua izan den pertsona batek utzi gaitu. Tabernan, sukaldari lanetan edo beharrezko zen edozertan, beti laguntzeko prest, beti borondate onarekin. Lagun Onak Mendi Bazkuna osatzen dugun guztion izenean, eskerrik asko bihotz-bihotzez elkartearen alde egindako denagatik, eta besarkada estu bat familiari eta gertukoei. Faltan botako zaitugu Kanpox!