Josema Casimiro izango da Mendiko Ahotsak zikloko hurrengo protagonista

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2021ko ira. 15a, 12:26

Alpinista nafarra K2 mendia igo zuen Espainiako estatuko lehenengo mendizalea da, eta irailaren 23an Azpeitian izango da, Jannu 1981 emanaldia aurkezten.

Mendiko Ahotsak emanaldi zikloak irailaren 23an du hurrengo hitzordua. Kasu honetan, Josema Casimiro alpinista nafarra izango da gurean, 1980ko hamarkadatik hasita Himalaian eta munduko beste hainbat txokotan ibilbide oparoa izan duen mendizalea. Mari Abregorekin batera, bera izan zen K2 mendian gailurrera iritsi zen Espainiako estatuko lehenengo alpinista, estilo alpinoan eta mundu guztia zur eta lur utziz.

Gurean, Jannu 1981 emanaldia eskainiko digu. Soreasu antzokian izango da Casimiro, 19:00etatn hasita. Gonbidapenak hemen dituzue eskuragai: labur.eus/mendikoahotsak05