#NireGailurrak 2021: bozketa fasea

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2021ko ira. 8a, 11:21

35 argazkik hartuko dute parte irailaren 19an amaituko den bozketa fasean.

35 argazki jaso ditugu #NireGailurrak mendiko argazki lehiaketaren uda honetako bozketa fasean eta, orain, bozkatzeko ordua da.

Gogoratu bi sari daudela: bata, epaimahaiak aukeratuko duena; bestea, zuek aukeratuko duzuena. Datozen orduetan, Lagun Onak MBren Instagram kontuan argitaratuko dira argazki parte hartzaile guztiak eta, botoa emateko, komentario edo iruzkin bat uztea besterik ez duzue, bozkatu nahi diozuen argazkiaren zenbakiarekin. Animatu parte hartzera, eta zorte on argazkilarioi!