38 gaztetxo, altxorraren bila Izarraizko magaletan

Igandean egin zen gaztetxoenei zuzendutako orientazio ibilbide hezitzailea, eta oso harrera ona izan zuen egitasmoak.

38 gaztetxo elkartu ziren igandean egin genuen orientazio ibilbide hezitzailean. Mapa txiki baten eta iparrorratzaren laguntzarekin, Izarraitz barreneko bidezidor ezezagunetan barneratu ziren, bederatzi baliza bilatzeko asmoz.

Altxorraren bila jolastuz, Lagun Onak Mendi Bazkuna elkartearen historiari eta ingurune naturalari buruzko hainbat kontu ezagutzeko parada izan zuten parte hartzaileek. Saioaren amaieran, Unanuetarren sagardo eta mosto ekologikoa dastatuz borobildu zuten eguna. Benetan ekimen polita izan zen igandekoa, parte hartzaileek biziki gozatu zutena.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide