25 lagunek egin dute Azpeititik Arantzarurako ibilaldia

28 mendizale atera ginen 06:00etan herritik, baina hainbat arrazoi medio, 25 iritsi ziren Arantzazura.

Joan zen larunbatean egin genuen Azpeitia eta Arantzazu arteko ibilaldia. 28 mendizale atera ginen 06:00etan herritik, eta nahiz eta eguraldiaren aurreikuspenak kontra genituen, zorionez ez zuten asmatu.
 
Mendizaleetako bi Zumarragaraino iritsi ziren eta beste bat Legazpin erretiratu zen, lesio bat medio. Azkenean, beraz, 25 mendizale iritsi ginen Arantzazura, aurrez Urbian bapo bazkalduta. 43 kilometroko txangoa guztira, giro oso onean egindakoa.
 
Argazki galeria osoa labur.eus/arantzazu2021 estekan duzue ikusgai. 
 
Hurrengora arte!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide