Gaztetxoei zuzendutako orientazio jarduera antolatu du Lagun Onak MBk iganderako

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2021ko eka. 22a, 16:30

Izarraitzeko altxor ezkutuak bisitatuko ditugu, natura eta Lagun Onak MBren historiako pasarteak ezagutuz. Ekintzan parte hartzeko izen-ematea irekita dago, eta plazak mugatuta daude. 

Izarraitz aldean ezkutaturik dauden balizak aurkitzera animatzen al zarete?

Igandean orientazio jarduera egingo dugu herriko gaztetxoekin. Ekintza honetan parte hartzen dutenek mendian mezu ezkutuak bilatu eta horietan dauden galderei erantzunez, naturaz eta Lagun Onak mendi bazkunak dituen 75 urte luzetan izandako gertakarien inguruko xehetasunak ezagutzeko aukera izango dute.

Parte hartzaileak herrigunetik taldeka aterako dira, eta mapa bat eskuartean dutela, naturan orientatzeko duten gaitasuna landuko dute. Jarduerak plaza mugatuak ditu, beraz, bizkor ibili eta eman izena lehenbailehen Lagun Onak MBren web orrian.