#75tontor: apirileko sariak

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2021ko eka. 3a, 12:17
Iñaki Sotori egokitu zaio Santi Lazkanoko saria, Joanes Lizarburuk Jostaldi Kirolakekoa, Jon Bikendiri Bertan elkartearena, Gotzon Lazkanori Euskadi Sportekoa, Xabier Belokiri Lagun Onak MBrena eta Ainhoa Eizagirreri Kolpekarena
Egin berri dugu #75tontor mendi erronkako apirileko erronkatxoko sarien zozketa, eta irudian dituzue irabazleak. Zorionak denoi! Zailtasunak zailtasun, 195 gailurretako argazkiak jaso ditugu, beraz eskerrik asko jo ta ke ibili zareten guztioi! 

Bestalde, gogoratu maiatzeko erronka osatzeko aukera duzuela oraindik ere, ekainaren 6a baita horretarako azken eguna. Azkenik, ekaineko erronkatxoa aste honetan bertan iragarri dugu, eta uztailaren 4ra arte egongo da epea irekita. Segi gailurrak egiten!