Maiatzaren 15ean izango da #MugazMuga ekimeneko azken etapa

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2021ko mai. 5a, 22:28

Ibilbidea Lasaon hasiko da, eta handik Erlora igoko dira mendizaleak. Ondoren Basartera jaitsi, eta Azpeitira itzulita amaituko da ibilaldia; hamazazpi kilometro inguru, guztira. Hilaren 13an itxiko da izen-ematea.

Datorren asteko larunbatean, maiatzaren 15ean, itxiko dugu 2021eko #MugazMuga ekimena. Azken etapan Lasaotik Erlora igoko gara, handik Basartera jaitsi, eta Azpeitira itzuliz borobilduko dugu ibilbidea. Hamazazpi kilometro izango dira guztira eta 14:00 alderako amaitzea espero dugu.

Bidean, parte-hartzaile guztientzat hamaiketakoa egongo da Xoxoteko aterpean, eta bertan Lagun Onak MBren materiala eskuratzeko aukera ere izango da. Ohi bezala, ekimenean parte hartzeko aurrez izena eman beharra dago, gure webgunean. Sekulako parte-hartzea izan dugu orain arteko etapetan, eta goian bukatu nahi dugu... beraz, animatu!

Irteera: 08:00etan, anbulatorio aurrean.

Ordaina: 5 euro, autobusean bertan.

Izen-ematea: maiatzaren 13ko (ostegun gaueko) 21:00ak arte, gure webgunean.

COVID-19ak eragindako osasun egoera dela eta, kirol ekintzetan beharrezkoak diren protokoloak jarraitu beharko dira. Gehienez sei laguneko taldeak antolatuko dira irteera puntuan. Norbaitek izena eman eta irteera egunean sintomarik balu, etxean gelditu beharko du.