Igandean Oñatzera gaztetxoekin, hain ezagunak ez diren bideak erabiliz

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2021ko api. 20a, 13:48

09:00etan abiatuko gara herriko plazatik, eta ez dago aurrez izena eman beharrik

Gaztetxoak dira protagonista gure asteburuko agendan. Egoera epidemiologikora egokituta, eta segurtasun neurriak betez, herriko barrutia ustiatzen jarraituko dugu: Oñatz igo eta jaitsiko dugu igandean, baina bide ez hain ezagunak erabiliz. 

Gogoratu gailur hau ere #GazteErronka-ren parte dela eta, beraz, lagun artean ibilaldia egiteaz gain, sari ezberdinak lortzeko zozketan parte hartu dezakezuela. Izena eman beharrik ere ez dago, animatu eta azaldu!