17 lagunek osatu dute martxoko #75tontor erronka

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2021ko api. 12a, 23:15

Parte hartzaileek 260 gailur egin dituzte denen artean, eta zazpi sari zozkatu dira horien artean.

Egin berri dugu #75tontor mendi erronkako martxoko zozketa, eta irudian dituzue hilabete horretako irabazleen izenak. Urtarrilean bezala, hilabete honetan ere sekulakoa izan da zuen partetik jaso dugun erantzuna: 17 lagunek osatu duzue hilabeteko erronka eta, denon artean, 260 gailur egin dituzue. 

Hori dela eta, ohiko sariez gain, bi gehigarri zozkatu ditugu. Batetik, Landeta jatetxea-sagardotegian bi lagunentzako otordua erronka osatu dutenen artean, eta, bestetik, Kolpeka oinetakoen konponketetan zola aldaketa bat, tontorren bat egin duzuenon artean. Zorionak irabazleei eta eskerrik beroenak parte hartzaileei zein babesleei, segi Euskal Herriko tontorrak astintzen!