100 lagun baino gehiago elkartu dira #MugazMuga ekimeneko bigarren etapa egiteko

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2021ko mar. 30a, 11:57

105 lagun elkartu ginen joan den larunbatean Azpeitia #MugazMuga ekimeneko bigarren etapa egiteko. Matxinbentatik Domusa enpresa pareraino joan ginen 15 kilometro pasatxoko ibilbidea osatuz, eta bidean Nuarbe, Eizmendi eta Altzartetik pasatu ginen.

Eguraldi ona eta mendizaleen artea giro are hobea izan zen, eta beraz, ezinhobea da irteeraz egiten dugun balorazioa ere. Aurki egingo dugu hirugarren etapa. Egon adi gure sareei!

Eguneko argazkiak gure Flickr kontuan dituzue ikusgai.