80 lagun inguru, #MugazMuga ekimeneko lehenengo etapan

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2021ko mar. 7a, 09:15

Plazatik 08:00ak aldera atera ginen, eta 14:00ak pasatxo zirenean iritsi ginen Matxinbentara, Txalintxotik, Samiñotik eta Izazpitik pasatu ostean.

80 bat lagun animatu ginen atzo, larunbata, Azpeitia #MugazMuga 2021 ekimeneko lehenengo etapa egitera. 08:00etan abiatu ginen plazatik, eta 14:00ak pasatxo zirenean iritsi ginen Matxinbentara. Bidean, Txalintxoren, Samiñoren eta Izazpiren tontorrak zapaldu genituen. Giro ezin hobea eduki genuen, eta, gure partetik, egunaren balorazioa oso positiboa izan zen. Jada hasi gara bigarren etapa prestatzen, adi egon!

Eguneko argazkiak gure Flickr kontuan dituzue ikusgai.