'75 tontor' erronkako urtarrileko sariak, banatuta

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2021ko ots. 6a, 17:24

Lagun Onak Mendi Bazkunak bost sari zozkatu zituen urtarrileko 75 tontor erronkan parte hartu zuten mendizaleen artean, Santi Lazkano, Jostaldi eta Euskadi Sport kirol denden eta Bertan merkatari elkartearen laguntzarekin. Mikel Azpiazu, Nagore Illarramendi, June Etxebazal, Jabier Maiz eta Oihan Galarraga izan dira zortedunak, eta dagoeneko jaso dute dagokien saria.