Alex Txikonen dokumental berria, estreinakoz Gipuzkoan

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2020ko urr. 20a, 09:45

Azaroaren 8an aurkeztuko du mendizaleak Mendi biluzia Azpeitian. Bi emanaldi egingo ditu egun horretan Soreasun, eta sarreak salgai daude dagoeneko. 

Azaroaren 8an Alex Txikon izango dugu gurean, aurkezpenik behar ez duen tipo horietakoa. Nanga Parbat mendiaren neguko lehenengo igoerari buruzko liburua aurkeztuko digu, eta kontakizun bera jasotzen duen dokumentala emango da, Gipuzkoan estreinakoz.

Aforoak mugatuta daudenez, bi emanaldi egingo dira: 17:00etan eta 19:00etan. Sarrerak jada salgai dituzue Kulturazen webgunean: https://www.kulturaz.eus/zinea/mendi-biluzia