Aizpurutxo I

Erabiltzailearen aurpegia Juan Joxe Agirre 2008ko uzt. 1a, 01:06

Aizpurutxo toki iluna eta tristea dela esango genuke gehienok, oso leku zokoa eta hezea delako, gainera bertako errepideak ere ez du asko laguntzen paisaiari begira joan ahal izatea, bertako bihurgune (72 gutxi gora-bera, Azkoititik Urretxura) eta trafiko astuna dela eta. Baina udaberriak dena edertzen du eta paraje horiek ere distira berezi bat artzen dute bertako landaretza aberatsa lehertzen denean. Han ateratakoak dira argazkiak.