Perretxiko gardena

Erabiltzailearen aurpegia

Noizean behin nere artxiboko argazkiak erakutsiko dizkizuet bakarka bada ere, niretzako bitxienak edo gustukoenak direnak, naiz eta batzuek lehen ere argitaratuak izan beste toki batzuetan. Argazki hau orain dela bi udazken egin nuen, perretxiko bila eta argazkiak ateratzen ibili eta kotxera bueltatzerakoan, eta ia gaueko iluna zenez, linterna batekin atzetik argitu eta argazkia atera nion. Perretxiko onek Hilvella crispa du izen zientifikoa, Mitra zuri euskeraz eta Oreja de gato erderaz, pagadi eta hariztietan dauden bide ertzetan irteten da eta gordinik jateko toxikoa da.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide