Izarraitzeko infantilak gustura itzuli dira Espainiako Txapelketatik

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2024ko mar. 20a, 16:01
Laia Elortza eta Aroa Azkune, Tarrassan. (Izarraitz IE)

Laia Elortza eta Aroa Azkune igerilariak, Isaac Pousada entrenatzailearekin, Tarrassan (Bartzelona, Katalunia) izan dira hilaren 14tik 17ra.

Tarrassan (Bartzelona, Katalunia) jokatu den Infaltilen EspainiakoTxapelketatik gustura itzuli dira gureak. Laia Elortza eta Aroa Azkune igerilariak bertan izan dira, Isaac Pousada entrenatzailearen gidaritzapean.

Laia 50 metro bular proban eta Aroa 200 metro estiloetan lehiatu dira, bikain lehiatu ere, eta biek lortu dute beren markak hobetzea. Hauek dira egin dituzten probak eta lortu dituzten markak:

Laia Elortza:

  • Goizean: 50 bular, 35,64 (B finalerako sailkapena eta 15 urtekoen klubeko errekorra)
  • B Finalean: 36,58 / Adineko 12. postua, eta orokorrean 20.a.

Aroa Azkune:

  • Goizean: 200 estloetan, 2.38,19 / Adineko 17. postua, eta orokorrean 40.a

Zorionak hiruroi egindako lanagatik!

Aupa Izarraitz!