Malen Ezama eta Julen Eizagirre, Euskadiko selekzioarekin Espainiako Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2024ko mar. 12a, 09:07
Malen Ezama eta Julen Eizagirre. (Izarraitz IE)

Cadizen lehiatu dira asteburuan Izarraitzeko bi kimuak. Biek hobetu dituzte beren markak, eta Eizagirrek udako Espainiako Txapelketarako bi gutxieneko ere lortu ditu.

Kimu mailako Autonomia Erkidegoen arteko Espainiako Txapelketa jokatu dute asteburuan Cadizen, eta Izarraitz igeri elkarteko Malen Ezama eta Julen Eizagirre Euskadiko selekzioarekin lehiatu dira han.

Esperientzia berriaz gozatzeaz eta lagun berriak egiteaz gain, bikain lehiatzeko gai izan dira gureak. Igeri egin duten probetan marka pertsonalak egiteko gai izan dira biak ala biak. Ezamak 50 (0.34,50) eta 200 metro (2.37,04) bizkar probak egin ditu Espainiako Txapelketan. Eizagirre, berriz, estilo librean lehiatu da,100 (1.04,78), 200 (2.20,18) eta 50 metro (0.29,68) indibidualetan, eta 4x200 eta 4x100 erreleboetan. Eizagirrek, gainera, udako Espainiako Txapelketan parte hartzeko eskatzen dituzten gutxieneko denborak egin ditu 100 eta 200 metro libreetan.

Zorionak bioi eta eutsi horri!

Aupa Izarraitz!