Izarraitz igeri elkarteko kideak taldeka hirugarren, Gipuzkoako Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2024ko urt. 29a, 17:32

Bergaran jokatu dute infantil, junior eta absolutu mailako Gipuzkoako Txapelketa asteburuan. Guztira, 52 domina eskuratu dituzte Izarraitzeko igerilariek. Taldeka, hirugarren postua eskuratu dute. 

Asteburu honetan infantil, junior eta absolutu mailako Gipuzkoako Txapelketa ospatu dute Bergaran.
Izarraitz elkarteko hamalau igerilari lehiatu dira sariketan, eta domina sorta etxeratu ahal izan dute. Bakarkako probak eta erreleboak kontuan hartuta, guztira, 52 domina (12 urre, 18 zilar eta 22 brontze) irabazi dituzte Izarraitzeko igerilariek.

Egindako lan bikainari esker, taldekako sailkapen orokorrean eta nesketan, hirugarren postua eskuratu dute gureek.

Zorionak talde guztiari!

Aupa Izarraitz!