Alebinak etxean ariko dira zapatuan

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2023ko mar. 1a, 15:01
Izarraitzeko hainbat igerilari.

Alebinen ligako bosgarren jardunaldiari 16:00etan emango diote hasiera Azpeitiko udal igerilekuan, eta Izarraitz igeri elkarteko hamabi igerilarik parte hartuko dute bertan.

Alebin mailako igerilariek Azpeitian izango dute hitzordua zapatuan, martxoaren 4an. Alebinen ligako bosgarren jardunaldiari 16:00etan emango diote hasiera Azpeitiko udal igerilekuan, eta Izarraitz igeri elkarteko hamabi igerilarik parte hartuko dute bertan.

2009. eta 2010. urteetan jaiotako neska-mutilek 1.500 metro libre, 100 metro libre, 200 metro tximeleta, 200 metro braza, 200 metro bizkar eta 4x100 metro estiloetan ariko dira.