Azpeitian hasiko da neguko igeriketako denboraldia

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2022ko urr. 21a, 15:13

Izarraitz igeri elkarteko infantil, junior eta absolutu mailako igerilariek Neguko Liga probintzialeko lehen jardunaldia jokatuko dute zapatuan. Lehiaketa Azpeitiko Udal Igerilekuan izango da, 10:00etan hasita.

Izarraitz igeri elkarteko infantil, junior eta absolutu mailako igerilariek Neguko Liga probintzialeko lehen jardunaldia izango dute zapatuan. Azpeitiko Udal igerilekuan izango da lehiaketa, 10:00etan hasita. Izarraitzeko igerilariek irailean hasi zituzten entrenamenduak, eta bakoitzaren sasoia nolakoa den jakiteko balioko du asteburuko lehiaketak.

Izarraitz igeri elkarteak antolatu du denboraldiko lehen jardunaldia, eta gure esker ona adierazi nahi diogu Azpeitiko Udalari, beren laguntzarik gabe ezinezkoa izango genuelako horrelako lehiaketak antolatzea. Bestalde, txapelketa dela eta, barkamena eskatu nahi diegu igerilekuaren erabiltzaileei, zapatu goizean sortuko dugun eragozpenagatik.

Zorte on denei!