Etxeberria eta Lizarzaburu Udako Espainiako Txapelketara

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2022ko uzt. 20a, 10:02
Etxeberria eta Lizarzaburu. (Izarraitz igeri elkartea)

Etxeberriak absolutuen mailako 100 metro bular eta 200 metro bular probetan parte hartuko du, eta Lizarzaburu, berriz, juniorren 100 metro eta 200 metro bizkar probetan lehiatuko da.

Junior eta absolutu mailako igerilarien Udako Espainiako Txapelketa izango da gaurtik igandera bitartean Sabadellen (Katalunia), eta han parte hartuko dute Uxue Etxeberria eta Maier Lizarzaburu Izarraitz igeri elkarteko kideek.

Bakarkako bina probatan ariko dira horiek. Etxeberriak absolutuen mailako 100 metro bular eta 200 metro bular probetan parte hartuko du, eta Lizarzaburu, berriz, juniorren 100 metro eta 200 metro bizkar probetan lehiatuko da.