Izarraitzekoek emaitza onak lortu dituzte Igeriketako Udako Gipuzkoako Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2022ko eka. 28a, 22:55
Joan den asteburuan, ekainaren 25ean eta 29ean, infantil, junior eta absolutu mailako Igeriketako Udako Gipuzkoako Txapelketa jokatu zen Irungo Azken Portuko igerilekuan. 

Joan den asteburuan, ekainaren 25ean eta 29ean, infantil, junior eta absolutu mailako Igeriketako Udako Gipuzkoako Txapelketa jokatu zen Irungo Azken Portuko igerilekuan. Maialen Sudupek, Uxue Etxeberriak, Alazne Sudupek, Maier Lizarzaburuk, Elene Sudupek, Julen Artetxek, Anne Sagarmendik, Nahia Estebanek, Mirari Goenagak, Nahia Amenabarrek, Maiana Uriak, Noa Garatek, Ane Azkuek, Nora Eizagirrek, Oihana Otaegik, Laia Elortzak eta Ana Agirrezabalagak hartu zuten parte.

 

Izarraitzekoek txapelketa bikaina egin zuten. Kontzentrazio eta detalle txiki batzuk hobetezen badute, falta zaizkien lehiaketetan emaitza hobeak lortuko dute.

Izarraitzekoen lorpen aipagarrienak honako hauek izan ziren:

·         32 marka pertsonal.

·         Espainiko bi gutxieneko berri: Uxue Etxeberriak 200 bular absolutu gazteetan eta Mirari Goenegak 200 tximeleta infantil mailan.

·         Klubeko 3 errekor berri: Uxue Etxeberriak 200 bular absoluto, Mirari Goenagak 200 tximeleta 14 urtekoetan eta Anne Sagarmendik 1500 librean 15 urtekoetan.

·         22 domina

·         Urrezko domina bat, Anne Sagarmendik 1500 librean infantil mailan.

·         Zilarrezko 10 domina; Mirari Goenagak 200 tximeleta (infantil), julen Artetxek 1500 libre (infantil eta absolutuan), Anne Sagarmendik 1500 libre (absoluto), Mirari Goenagak 100 tximeleta (infantil), Uxue Etxeberriak 800 libre (absoluto), Anne Sagarmendik 100 bizkar (infantil), Maier Lizarzaburuk 100 bizkar (junior), Mirari Goenegak 400 libre (infantil) eta Maier Lizarzaburuk 400 libre (junior).

·         Brontzezko 11 domina; Nahia Amenabarrek 200 bular (infantil), Uxue Etxeberriak 200 bular (absoluto), Maiana Uriak 200 tximeleta (infantil), Maialen Sudupek 50 bizkar (absoluto), 4x200 libre (infantil), Maier Lizarzaburuk 100 estilo (junior), Anne Sagarmendik 200 bizkar (infantil), Nora Eizagirrek 800 libre (infantil), Mirari Goenegak 400 estilo (infantil), Uxue Etxeberriak 400 estilo (absoluto) eta Anne Sagarmendik 200 estilo (infantil).

·         Kluben arteko sailkapenaen, neskak 3. Postua

 

Hurrengo lehiaketak Euskal Herriko txapelketak izango dituzte, Junior eta absolutuek Tolosan eta Infantilak Galdakaon.

 

Zorionak egiten ari zareten lanagatik eta segi horrela!